2015(e)ko apirilaren 17(a), ostirala

HAUSNARKETAREN EMAITZA

Kaixo denoi!

Amaia Elorza, Aitor Errazkin eta Izarne Zelaia gara.
Ikasgai honetan helburu ditugun gaitasunak eskuratu ditugula frogatze aldera, hausnarketa bat egin dugu eta honako bideo honetan laburbildu dugu emaitza.


2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena


LAGUN ALEMAN BATEKIN HEZKUNTZA ESPERIENTZIAK ELKARTRUKATZEN


Adiskide alemana dugula aprobetxatuz, Skype bidezko elkarrizketa bat egin dugu, gure hezkuntza esperientziak elkartrukatuz eta konparatuz. Honi esker ikusi dugu Alemaniako hezkuntza eta hemengoaren artean zenbait ezberdintasun badaudela. Hona hemen datu aipagarri batzuk, gure hezkuntzatik bereizten direnak:

  • Derrigorrezko Hezkuntza 6 urterekin hasten da Alemanian. 6 urtera arte hemen haurtzaindegi bezala ezagutzen ditugun zentruetan egoten dira (Kindergarten), geletan adin desberdinetako haurrak bilduta jolasten eta abesten, baina beti ere gehiago zaintzara bideratuta, ez hezkuntzara.

  • Lehen Hezkuntza 10 urterekin bukatzen dute bertan eta ondoren Bigarren Hezkuntzako zentruetara pasatzen dira. Zentru hauek kategoria desberdinetakoak dira, eta ikaslearen arabera zentru batera edo bestera bideratuak izango dira. Erabaki hau nagusiki irakasleek hartzen dute, nahiz eta gurasoek ere baduten zer esana.

  • Alemaniako Bigarren Hezkuntzako eskolak honela sailkatzen dira hierarkikoki:

  1. Gymnasium: Gero Unibertsitatera joateko aukera eskaintzen duen institutua. (8 urte irauten ditu)
  2. Realschule: Erdi mailako eskola da non hainbat ikaskuntza egiteko aukera eskaintzen den. (6 urte irauten ditu)
  3. Hauptschule: Artisau ikasketak egitea ahalbidetzen duen erdi mailako eskola. (5-6 urte irauten ditu). Eskola honetako ikasleek lana aurkitzeko zailtasunak dituzte.

·            Abuztuan hasten da kurtsoa Alemanian.
·            Bi seihilekoz osatuta dago kurtsoa, ez gure kasuan bezala hiru hiruhilekoz.
·            Desberdin kalifikatzen dira ikasleak, jarraian azaltzen dugun bezala:

Kalifikazioa
Espainiako nota
Alemaniako nota
Ohorezko matrikula
10
1
Bikain
9
1.5
Oso ongi
8
2
Oso ongi
7
2.5
Ongi
6
3
Nahiko
5
3.5
Nahiko
4
4
Gutxiegi
3
4.5
Gutxiegi
2
5
Gutxiegi
1
5.5
Gutxiegi
0
6

·            Ez dago eskola autobusik, umeak eskolara bakarrik joaten dira.
·            Egunean 6 edo 8 klase izaten dituzte, 45 minutu irauten dituztenak.
·            Klaseak goizeko 7:30/8:15tik 12:00etara irauten dute.
·           Ikasleak irakasleei berrorez zuzendu behar zaizkie, irakasleak ikasleari, berriz zuka.
·           Unibertsitatean, irakasleen tutoretzak ikasleen arazoak konpontzeko erabiltzen dira, ez dudak argitzeko edo garrantzia gutxiagoko gauzetarako.
AINARA ALVAREZ ETA ENERITZ PEREZ
 






IKT- ETAN ERABILTZEN DIREN TIPOLOGIA DESBERDINEI BURUZKO HAUSNARKETA

Azken urteotan, guztiok dakigun bezala, teknologia berrien erabilera asko handitu da. Askotan hauek guztiak multzo berean sartzen baditugu ere, oso desberdinak dira euren artean, bai funtzioarii dagokionez eta baita erabiltzaileen hizkuntza erregistroari dagokionez.

Horregatik, sare sozial horietako batzuk hartu eta hizkuntza aldetik dituzten aldaketak aztertzeari ekin diogu.

Gehien ezagutzen eta erabiltzen ditugun sare sozialak honakoak dira: Whatsapp, Facebook, Twitter, eta foro eta blog desberdinak. Jarraian, hauetariko bakoitzaren adibide baten bidez hizkuntza erregistro desberdinak ikusiko ditugu.

  1. Whatsapp




Ikusten duzuen bezala, aplikazio honetan hizkuntza erregistro informala erabiltzen da normalean, eta askotan laburtu eta ortografia gehiegi zaindu gabe.

Hala ere, geroz eta gehiago erabiltzen ari da apliazio hau laneko kontuetarako ere, eta egoera hauetan erabiltzen den hizkuntza erregistroa formalagoa izan ohi da.


2. Facebook



Facebooken kasuan, erabilera anitza dela ikus dezakegu, eta erabilera horren arabera erabiliko den hizkuntza erregistroa desberdina izango da. Esaterako, lehenengo argazkian pertsona batek gai bati buruz idatzitako sarrera bat ikus dezakegu, nolabait esateko modu formal batean idatzitakoa. Bigarren argazkian, berriz,  lagun arteko iruzkinak ageri dira eta beraz, bertan erabiltzen duten erregistroa informalagoa da, zer esanik ez publiko ez den Facebookeko txatean.

3. Twitter

Twitterren kasuan antzekoa gertatzen da. Funtzio nagusia zure ideiak gainontzekoekin partekatzea den arren, modu desberdinean lortu daiteke, batzuetan modu informalagoan eta beste batzuetan modu formalagoan. Hala ere, esan beharra dago pertsonaren araberakoa ere badela aspektu hau, eta pertsona batek ortografia oso kontuan izango duen bitartean, bere lagun batek agian sekulako akatsak egin ditzake iruzkin multzo berean.



4. Foroak eta blogak

Azken hauek aurreko hiruekin alderatuz desberdinak dira. Hauetan erabiltzen den erregistroa formalagoa izan ohi da, normalean garrantzizko gauzak izaten baitira partekatzen direnak.



Ainara Alvarez eta Eneritz Perez

Gure eskola ideala nolakoa izango litzateke ?

Hona hemen gaurko egunean eskolari buruz egindako bideo hausnartzailea. Bertan, etorkizunean sortu nahiko genukeen eskola ideala transmititzen dizuegu. Honetarako, talde hausnarketa kolektiboa egin eta gero jasotako ideiak erabili ditugu, lau urteotan ikasitakoarekin bat.



Jarraian, bideoa osatzeko egindako prezi-a uzten dizuegu eskuragarri. 



Espero dugu zuek ere ideia orokor hauekin ados egotea eta denen artean eskola ideala sortu ahal izatea etorkizunean! Bideoan ateratzen ez diren ideia berri gehiago baldin badituzue, ez isildu eta denekin elkarbanatu!!



Oihane Criado, Goizane Imaz, Maialen Luzarraga, Saioa Miranda eta Marta Muriel

2015(e)ko martxoaren 23(a), astelehena

IKT-ak ikaskuntzan lehen eta orain

PhotoPeach programa erabiliz bideo bat egin dugu hausnarketa moduan. Bertan, ezagutzen ditugun IKT-ak agertzen dira eta hauek jasandako aldaketak denboran zehar. Gainera, ikaskuntzan izan duten eta orain duten aplikazioa ikusi dezakegu. Hemendik urte batzuetara, IKT- "berri" hauek zahartutak geratuko dira eta irakasle izango garen aldetik berrikuntzen berri izan behar dugu beti.



Oihane Criado, Goizane Imaz, Maialen Luzarraga, Saioa Miranda eta Marta Muriel

TPACK eredua

Eredu honen berri izan genuen LH-ko 2.kurtsoan eta urte hauetan zehar eredu egokienetakoa irudituzaigu irakasle izango garen aldetik. Azken finean, irakasle batek behar dituen ezagutza guztiak bere barne hartzen baititu eta gainera hiru elementuak maila berean kokatzen dira, DIZIPLINAREN EZAGUTZARI, EZAGUTZA PEDAGOGIKOARI eta EZAGUTZA TEKNOLOGIKOARI pixu eta garrantzia berdina emanez. 

Jarraian, eredu honek zertan datzan ikusiko dugu:

TPACK ereduak, ikasleari garrantzia ematen dio. Curriculumnean oinarritzen den eredua da eta tresna egokiekin landu behar da.

Irakasleak eredu hau martxan jartzeko, jakin beharreko hainbat arlo garatu behar ditu eta hauek hiru multzoetan bereiziko dira:

  • Disziplinaren ezagutza ( matematika, euskera, ingurunea...)
  • Ezagutza pedagogikoa ( estrategia didaktikoak: talde dinamikoak, bakarkako lana, bikoteka...) 
  • Ezagutza teknologikoa ( IKT-ak ezagutu) 



Irakaslearen planifikazioa beti horrelakoa izango da:

  • Egokitua 
  • Kokatua 
  • Ariketetan oinarritua 
  • Egunerokotua 

Ariketak sortzeko prozesua honelakoa izan beharko da:

  • Curriculum-eko zein zati landu nahi den. 
  • Konpetentziak, helburuak, ebaluaketa... berrikusi. 
  • Ariketak sortzeko baliabideak, materiala... erabaki. 
  • Ebaluaketarako estrategiak aukeratu. 

Jordi Adellek argi utzi nahi duena da, berrikuntza teknologikoa garrantzitsua dela baina lehendabizi didaktikari garrantzia emanez. Teknologia berri hauek erabiltzen jakiteak ez gaitu irakasle berritzaile bihurtuko, pedagogia beharrezkoa da.

- Pedagogia on baten erabilera --> irakasle onak

- Teknologia erabiltzen duen pedagogia on baten erabilera --> irakasle on berritzaileak.


Oihane Criado, Goizane Imaz, Maialen Luzarraga, Saioa Miranda eta Marta Muriel

2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena