2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena



IKT- ETAN ERABILTZEN DIREN TIPOLOGIA DESBERDINEI BURUZKO HAUSNARKETA

Azken urteotan, guztiok dakigun bezala, teknologia berrien erabilera asko handitu da. Askotan hauek guztiak multzo berean sartzen baditugu ere, oso desberdinak dira euren artean, bai funtzioarii dagokionez eta baita erabiltzaileen hizkuntza erregistroari dagokionez.

Horregatik, sare sozial horietako batzuk hartu eta hizkuntza aldetik dituzten aldaketak aztertzeari ekin diogu.

Gehien ezagutzen eta erabiltzen ditugun sare sozialak honakoak dira: Whatsapp, Facebook, Twitter, eta foro eta blog desberdinak. Jarraian, hauetariko bakoitzaren adibide baten bidez hizkuntza erregistro desberdinak ikusiko ditugu.

  1. Whatsapp




Ikusten duzuen bezala, aplikazio honetan hizkuntza erregistro informala erabiltzen da normalean, eta askotan laburtu eta ortografia gehiegi zaindu gabe.

Hala ere, geroz eta gehiago erabiltzen ari da apliazio hau laneko kontuetarako ere, eta egoera hauetan erabiltzen den hizkuntza erregistroa formalagoa izan ohi da.


2. Facebook



Facebooken kasuan, erabilera anitza dela ikus dezakegu, eta erabilera horren arabera erabiliko den hizkuntza erregistroa desberdina izango da. Esaterako, lehenengo argazkian pertsona batek gai bati buruz idatzitako sarrera bat ikus dezakegu, nolabait esateko modu formal batean idatzitakoa. Bigarren argazkian, berriz,  lagun arteko iruzkinak ageri dira eta beraz, bertan erabiltzen duten erregistroa informalagoa da, zer esanik ez publiko ez den Facebookeko txatean.

3. Twitter

Twitterren kasuan antzekoa gertatzen da. Funtzio nagusia zure ideiak gainontzekoekin partekatzea den arren, modu desberdinean lortu daiteke, batzuetan modu informalagoan eta beste batzuetan modu formalagoan. Hala ere, esan beharra dago pertsonaren araberakoa ere badela aspektu hau, eta pertsona batek ortografia oso kontuan izango duen bitartean, bere lagun batek agian sekulako akatsak egin ditzake iruzkin multzo berean.



4. Foroak eta blogak

Azken hauek aurreko hiruekin alderatuz desberdinak dira. Hauetan erabiltzen den erregistroa formalagoa izan ohi da, normalean garrantzizko gauzak izaten baitira partekatzen direnak.



Ainara Alvarez eta Eneritz Perez

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina