LAGUN ALEMAN BATEKIN
HEZKUNTZA ESPERIENTZIAK ELKARTRUKATZEN
Adiskide
alemana dugula aprobetxatuz, Skype bidezko elkarrizketa bat egin dugu, gure
hezkuntza esperientziak elkartrukatuz eta konparatuz. Honi esker ikusi dugu
Alemaniako hezkuntza eta hemengoaren artean zenbait ezberdintasun badaudela.
Hona hemen datu aipagarri batzuk, gure hezkuntzatik bereizten direnak:
- Derrigorrezko
Hezkuntza 6 urterekin hasten da Alemanian. 6 urtera arte hemen
haurtzaindegi bezala ezagutzen ditugun zentruetan egoten dira
(Kindergarten), geletan adin desberdinetako haurrak bilduta jolasten eta
abesten, baina beti ere gehiago zaintzara bideratuta, ez hezkuntzara.
- Lehen
Hezkuntza 10 urterekin bukatzen dute bertan eta ondoren Bigarren
Hezkuntzako zentruetara pasatzen dira. Zentru hauek kategoria
desberdinetakoak dira, eta ikaslearen arabera zentru batera edo bestera
bideratuak izango dira. Erabaki hau nagusiki irakasleek hartzen dute,
nahiz eta gurasoek ere baduten zer esana.
- Alemaniako
Bigarren Hezkuntzako eskolak honela sailkatzen dira hierarkikoki:
- Gymnasium: Gero Unibertsitatera joateko aukera eskaintzen duen institutua. (8 urte
irauten ditu)
- Realschule: Erdi mailako eskola da non hainbat ikaskuntza egiteko aukera eskaintzen
den. (6 urte irauten ditu)
- Hauptschule: Artisau ikasketak egitea ahalbidetzen duen erdi mailako eskola. (5-6
urte irauten ditu). Eskola honetako ikasleek lana aurkitzeko zailtasunak
dituzte.
·
Abuztuan hasten da
kurtsoa Alemanian.
·
Bi seihilekoz osatuta
dago kurtsoa, ez gure kasuan bezala hiru hiruhilekoz.
·
Desberdin
kalifikatzen dira ikasleak, jarraian azaltzen dugun bezala:
|
Kalifikazioa
|
Espainiako
nota
|
Alemaniako
nota
|
|
Ohorezko matrikula
|
10
|
1
|
|
Bikain
|
9
|
1.5
|
|
Oso ongi
|
8
|
2
|
|
Oso ongi
|
7
|
2.5
|
|
Ongi
|
6
|
3
|
|
Nahiko
|
5
|
3.5
|
|
Nahiko
|
4
|
4
|
|
Gutxiegi
|
3
|
4.5
|
|
Gutxiegi
|
2
|
5
|
|
Gutxiegi
|
1
|
5.5
|
|
Gutxiegi
|
0
|
6
|
·
Ez dago eskola
autobusik, umeak eskolara bakarrik joaten dira.
·
Egunean 6 edo 8 klase
izaten dituzte, 45 minutu irauten dituztenak.
·
Klaseak goizeko
7:30/8:15tik 12:00etara irauten dute.
·
Ikasleak irakasleei
berrorez zuzendu behar zaizkie, irakasleak ikasleari, berriz zuka.
·
Unibertsitatean,
irakasleen tutoretzak ikasleen arazoak konpontzeko erabiltzen dira, ez dudak
argitzeko edo garrantzia gutxiagoko gauzetarako.
| AINARA ALVAREZ ETA ENERITZ PEREZ |




